info@sutegiburnilanak.com 613 522 770 Alkaiaga poligonoa, Lesaka
Arku-soldadura eta txinpartak — errementaritza eta aroztegi metalikoa

Errementaritza · Aroztegi metalikoa · Automatizazioa

Burdina zure neurrira

Ongi egindako lanaren zaleak. Errementaritza, aroztegi metalikoa eta ateen automatizazioa Beran, Nafarroan.

24 orduko erantzuna · Aurrekontua konpromisorik gabe

Egin dezakegun guzia ikusi nahi duzu?

Ongi etorri Sutegi Burni Lanak-era. Errementaritza eta aroztegi metalikoko lantegia gara. Partikular, enpresa, arkitekto eta komunitateentzat lan egiten dugu, Pirinioetako bi aldeetan. Akabera bikainak eta neurrirako soluzioak bilatzen badituzu, zure bazkide ezin hobia aurkitu duzu. Zerbitzu integrala eskaintzen dugu: diseinua, fabrikazioa eta muntaia.

Zer egiten dugun

Gure zerbitzuak

01
Forja

Errementaritza artisaua

Burdin forjatuzko burdin-sareak, hesiak, eskailerak, barandak eta elementu dekoratiboak neurrira, akabera bikainekin.

Lanak ikusi →
02
Altzairua

Aroztegi metalikoa

Atiak, leihuak, egiturak eta itxiturak altzairuz, aluminioz eta herdoilgaitzez. Soluzio iraunkorrak industria eta etxebizitzetarako.

Lanak ikusi →
03
Motorra

Ateen automatizazioa

Ate automatikoen instalazioa eta mantentze-lanak. Azken belaunaldiko sistemetan ziurtatutako teknikariak.

Lanak ikusi →
04
ERREKA

ERREKA zerbitzu teknikoa

ERREKAren zerbitzu tekniko ofiziala. Konponketa, mantentze-lanak eta jatorrizko ordezko piezak Bidasoa osorako.

Lanak ikusi →
Banatzaile eta zerbitzu tekniko ofiziala

ERREKA zerbitzu tekniko ofiziala

ERREKAren zerbitzu tekniko ofiziala gara, ateen automatizazioko marka liderra. Produktu guziak instalatu, konpondu eta mantentzen ditugu, %100 jatorrizko ordezko piezekin eta fabrikatzailearen bermiarekin.

  • Automatismo berrien instalazioa
  • Konponketak eta larrialdiko matxurak
  • Mantentze-lan prebentiboa
  • Jatorrizko ordezko piezak bermiarekin
Zerbitzu teknikoa eskatu
Sutegik instalatutako aireko gida motordunak
%100 Jatorrizko ordezko piezak
Sutegi Burni Lanak-en furgoneta errotulatua
Nor garen

Metalarekiko grina duen enpresa

Sutegi Burni Lanak-en, ogibidian eskua eta ongi egindako lanian bihotza duen taldia gara. Beran sortu ginen, kalitate artisaua eta gaur egungo teknologia elkarrekin joan daitezkeelako ustiarekin.

Proiektu bakotxa berezia da guretzat. Burdin forjatuzko saria, ate industriala edo automatizazio konplexua izan, arreta eta konpromiso berarekin lantzen dugu guzia.

Bidasoa osoan, Gipuzkoan eta Frantziarekiko mugan lan egiten dugu. Pirinioetako bi aldeetan, behar gaituzun lekuan gaude.

NeurriraProiektu bakotxa
KalitatiaAkabera zainduak
GertutasunaTratu zuzena
BermiaKonpromiso osoa
Gure lanak

Proiektuen galeria

↳ Hilero proiektu berriak gehitzen ditugu. Gehiago ikusi nahi? Idatzi iguzu.

Zergatik gu aukeratu

Neurrirako lana, kalitatezko akaberak

Zirriborrotik azken muntaiaraino, xehetasun bakotxa zaintzen dugu. Funtzionaltasuna eta estiloa uztartzen dituzten soluzio pertsonalizatuak sortzen ditugu, zure proiektuak nabarmentzia merezi duelako.

01

Neurrirako diseinua

Zer behar duzun entzuten dugu eta papertik metalera eramaten dugu, zure espaziora egokituta.

02

Fabrikazio propioa

Lantegi propioa Beran. Gure eskuetatik ateratzen den pieza bakotxaren kalitatia kontrolatzen dugu.

03

Muntaia eta instalazioa

Muntaia osoaz arduratzen gara, akabera garbi eta seguruekin.

04

Zerbitzua eta bermea

ERREKA zerbitzu tekniko ofiziala eta bezeroarekiko konpromisoa obraren ondoren.

Non lan egiten dugun

Estaldura-eremua

Bidasoa osoan, Gipuzkoan eta Frantziarekiko mugan ematen dugu zerbitzua. Pirinioetako bi aldeetan, behar gaituzun lekuan gaude.

Bortziriak

  • Bera
  • Lesaka
  • Etxalar
  • Igantzi
  • Arantza
  • Sunbilla

Malerreka

  • Doneztebe/Santesteban
  • Elgorriaga
  • Ituren
  • Zubieta
  • Donamaria
  • Oitz
  • Urrotz
  • Beintza-Labaien

Baztan

  • Elizondo
  • Irurita
  • Arizkun
  • Erratzu
  • Oronoz-Mugairi
  • Lekaroz
  • Elbete
  • Amaiur

Gipuzkoa eta muga

  • Hondarribia
  • Irun
  • Hendaia

Mapak kanpoko zerbitzu bat erabiltzen du (OpenStreetMap). Ikusteko, onartu cookieak.

Hitz egin dezagun

Eskatu zure aurrekontua

Ez duzu Gmail erabiltzen? Bidali zure posta-aplikaziotik

Gmail zure mezuarekin ireki da, bidaltzeko prest. Irekitzen ez bada edo Gmail erabiltzen ez baduzu, erabili goiko esteka.