Errementaritza da Sutegi Burni Lanak-en jatorria. Gure lantegian burdina eta altzairua neurrira lantzen ditugu barandak, pasamanuak, burdin-sareak, hesiak, kanielak eta forja-lan mota guziak egiteko, etxe, komunitate, enpresa eta eraikin publikoentzat.
Barandak eta pasamanuak: barneko eta kanpoko eskaileretarako, arrapaletarako, balkoietarako eta terrazetarako. Zure lekura egokituta diseinatzen ditugu, segurtasuna, erosotasuna eta araudia zainduz, altzairu pintatu, galvanizatu edo herdoilgaitzean, edo burdina forjatuan.
Burdin-sareak, hesiak eta kanielak: leihoak, sarrerak, lursailak eta partzelak babesten ditugu neurrira egindako burdin-sare, sare-hesi eta pasabideko kanielekin, eguraldiari ongi eusten diotenak eta nahi duzun akaberarekin.
Forja eta lan bereziak: pieza artisauak, hala nola barbakoetako parrillak, egurrezko ateentzako herrajeak edo elementu dekoratiboak, eta baita konponketak eta soldadura-lanak ere, lantegian zein obran.
Dena guk egiten dugu: neurriak hartu, diseinatu, gure lantegian fabrikatu eta obran muntatu. Beran, Bortzirietan, Malerrekan, Baztanen eta Bidasoa osoan lan egiten dugu. Eskatu iguzu aurrekontua konpromisorik gabe.
Aurrekontua eskatu