Ateak eta kanielak automatizatzen ditugu agintearekin edo sakagailu batekin ireki eta itxi daitezen, erosotasun eta segurtasun osoz. Ate berrietan zein lehendik jarrita dituzunetan lan egiten dugu.
Ate motak: ate korrederak, batenteak eta garajekoak, lursailetako kanielak eta portoi industrialak. Behar baduzu, atea gure lantegian egiten dugu eta motorra jartzeko prest uzten dugu.
Motorrak eta osagarriak: motorrak, maniobra-koadroak, fotozelulak eta urruneko aginteak jartzen ditugu, beti lehen mailako markekin eta indarrean dagoen araudia betez.
ERREKAren zerbitzu tekniko ofiziala garenez, haren automatismoekin lan egiten dugu fabrikatzailearen bermiarekin eta jatorrizko ordezko piezekin, eta zure aterako soluziorik onena aholkatzen dizugu.
Beran, Bortzirietan, Malerrekan, Baztanen eta Bidasoa osoan ematen dugu zerbitzua. Esaguzu ze ate automatizatu nahi duzun eta aurrekontua konpromisorik gabe prestatuko dizugu.
Aurrekontua eskatu