info@sutegiburnilanak.com 613 522 770 Alkaiaga poligonoa, Lesaka
Zerbitzua · ERREKA

ERREKA zerbitzu tekniko ofiziala Beran eta Bortzirietan

Sutegi Burni Lanak ERREKAren zerbitzu tekniko ofiziala da, ateen automatizazioko marka liderra. Haren produktuak jarri, konpondu eta mantentzen ditugu, %100 jatorrizko ordezko piezekin eta fabrikatzailearen bermiarekin.

Konponketak eta matxurak: zure ate automatikoak irekitzen ez badu, zarata egiten badu, bidearen erdian gelditzen bada edo agintea ibiltzen ez bada, etortzen gara matxura aztertu eta ahal bezain laster konpontzeko.

Mantentze prebentiboa: motorrak, ibilbide-amaierak, fotozelulak, aginteak eta segurtasun-elementuak berrikusten ditugu, instalazioak luzaroago iraun dezan eta ustekabeko matxurak saihesteko.

Instalazioa eta jatorrizko piezak: ERREKA automatismo berriak jartzen ditugu eta piezak jatorrizko ordezkoekin aldatzen ditugu, fabrikatzailearen bermia mantenduz.

Partikular, komunitate eta enpresei ematen diegu zerbitzua Beran, Bortzirietan, Malerrekan, Baztanen eta Bidasoan. Deitu edo idatzi iguzu eta lehenbailehen artatuko zaitugu.

Aurrekontua eskatu